XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) geriza utsa lez igaroten da gizona;
arnasaldi baten arduraz diardu,
aberastasunak pillatzen diardu,
norentzat izango diran jakin bagarik
.

Eta orain, Jauna, zer itxaron ete-daiket?
Zeugan dago nire itxaropena.
Askatu nagizu nire dongakerietatik,
ez nagizu burubageen barregarri egin.
Mutututa nago, ez dot agorik zabaltzen,
Zeu zara au egin dozuna-ta
.

Aldendu nigandik zure zartadak,
zure eskuaren zigorrak ondatuta izten nau-ta.
Utsakaitik asarre egiñik zigortzen dozu Zuk gizona,
zerenak lez jaten dozuz aren ondasunak:
gizona arnasaldi bat baiño ez da.
Entzun, Jauna, nire otoitza,
egin jaramon nire deadarrai,
ez egin entzun-gor nire malkoai:
zure etxean arrotz nozu-ta,
atzerritar, nire guraso guztiak lez.
Baretu zaitez, emoidazu arnasa,
ni ezer ez izatera joan baiño len!.

a) Gorapen-otoitzak (LAUDES I).

I. Abestu Jaunari ta onetsi Aren izena.